jueves, 19 de noviembre de 2009

karlos I ren biografia

wikipedian bilatu dut eta egin dut lotura.

karlos i a ren biografia

Prinsenhof jauregian (Gante, Flandria) dantzaldi bat ospatzen ari ziren bitartean, haurdun zegoen Joana artxidukesak tripako min handiak zituen. Inoren laguntzarik gabe, komunerantz abiatu zen eta horrelaxe jaio zen bere bigarren semea, asteartea zen 1500eko otsailaren 24ko goizeko 03:30ean. Joanak Juan deitu nahi izan zion, orain dela gutxi hildako anaiaren omenez, baina azkenean, Karlos izenez bataiatu zuten aitak hala nahi zuelako.

Urtea bete baino lehen, Filipek Luxenburgoko duke izendatu zuen, baita Urrezko Toison deritzon Borgoinako ordenako zaldun ere.

1501eko azaroaren 16an, Filipe eta Joanak Espainiara bidaiatu zuten, Errege-erreginen oinordeko izendatu baitzituzten eta Karlos txikia Yorkeko Margaritaren eskuetan geratu zen. Frantziatik pasatu zirenean, Filipek eta Luis XII.ak bere seme-alabak ezkontzeko ituna sinatu zuten eta, urte batzuk beranduago, itun hori Bloiseko tratatuan berretsi zen.

Filipe Flandria]ra itzuli zenean, Margarita zaintzailea edadetua zela eta Ana Borgoinakoaren esku utzi zuen printze txikia eta bere hezkuntza zuzenduko zutenak ere izendatu zituen. Fernando Katolikoak, berriz, printzea Gaztelako errege izan zitekeen ustean, Luis de Vaca bidali zuen Flandriara, gaztelania eta Gaztelako ohiturak irakasteko haurrari. Alferrikako ahalegina, nonbait, urte batzuk geroago Karlos printzea Espainiara hurbildu zenean, oraindik ez baitzuen hizkuntza erabat menperatzen.

1506an, Isabel Katolikoaren heriotzaren ondoren, Filipe eta Joana berriro joan ziren Gaztelara, hango koroa eskatzera. Lortu zuten, baina hauen erregealdiak gutxi iraun zuen, Filipe hil egingo baitzen eta Joana, berriz, erotu egin zela-eta, Tordesillasko komentu batean itxi baitzuen aitak.

Karlos adinez txikia zenez, bere aitona Maximiliano I.ak hartu zuen Herbehereen erregetza, baina berehala utzi zion kargua Margarita Austriakoari, Karlos eta bere senideen heziketarekin batera. Horrela bada, printze gaztearen hezkuntza guztia Flandrian garatu zen. 1509an, enperadoreak Hadriano Utrechtekoa izendatu zuen Karlosen maisu.

Azkenean, 1515eko urtarrilaren 5ean, Karlos adinez nagusi zela esan zuten eta Hebreeretako Jaun izendatu zuten. Horrela bukatu zen izeba Margaritaren erregeordetza, baina errege gazteak ez zuen gobernatzeko gogorik eta Chievreseko jaunak zuen botere osoa bere esku. urte horretan etorri zen Hadriano Utrechtekoa Gaztelara, aitona Fernandok bere oinordetza eskubideak kenduko ote zizkion beldur. Karlosen anaia gazteagoa zuen gogoko, bere ondoan hezitakoa eta harenganako joera zuela zirudien.

jueves, 12 de noviembre de 2009

mate azterketa

bihar mate azterketa izango ditugu.
ETA SARTUKO DIRA:
  • deskonposaketa,
  • berreketa,
  • zenbakien izenak,
  • erroketa,
  • buruzko kalkuluaK

buruketak

josebak 20 skate dauka eta ni 30 koitza zembat skate daukat?20x30=600 skate

xabierrek 15 bomboi dauzka nik 2 koitza zembat bomboi dauzkat?15x15x15=125 bomboi

anek 100jolas nahi du eta nik ere.Bider hiru egin dugu jakiteko zembat jolas dauzkagun zembat jolas dira?100x320=3200 jolas

xabier eta nik 100 jokalari banandu behar dugu 3 taldetan zembat jokalari talde bakoitzari?100%3=33 jokalari

amonak 10 errotulki ema dit 6 errotulki ez daukate tinta eta bota ditut zembat errotulki dauzkat10-6=4 errotulki

aitorrek 52 gaileta dauzka eta nik 22 eman diot zemdat gaileta dauzka orain?52+22=74 gaileta

3 mp4 nahi ditut bakoitzak 56€ balio du.Zembat € gastatuko ditut.56x3=168 €

nik 20€ dauzkat nire amonak 35 gehiago eman dizkit zembat euro dauzkat?35+20=55€